Bakearekiko konpromisoa Marista Euskadi Fundazioaren familiaren esktutik
Maristak Euskadi Fundazioaren familian, ahotsa altxatu genuen, bakearekin eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresteko. Gatazkak eta indarkeria oraindik presente dauden mundu honetan, errespetuan, tolerantzian eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea eraikitzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.
Gerra guztiak eta edozein indarkeria edo diskriminazio mota arbuiatzen ditugu, eta herritar, erakunde eta gizarte-eragile guztiak animatzen ditugu bakearen kultura indartzera elkarrizketaren, lankidetzaren eta hezkuntzaren bidez. Bakea guztion zeregina da, eta gure egunerokotasunean hasten da, ikasgeletan, etxean eta komunitatean.
Justizia, elkartasuna eta bakea, balio maristetan oinarrituta, gure egunerokotasunaren parte izango diren mundu baten aldeko apustua egiten dugu.
BAKEAREN ALDEKO ADIERAZPENA irakurtzeko