Nortzuk gara?

Pasioz eta xumetasunez bere bokazioa bizi duen pertsona-talde bat gara. Gure hezkuntza proiektua zainduz eta bertako protagonista guztiekin partekatuz gozatzen dugu, hurbiltasunetik eta profesionaltasunetik. Horrela ulertzen dogu gure bizimodua.

Maristak Durango Estrategia

1998an, zentro honek EFQM eredura jo zuen erakundea kudeatzeko oinarri gisa. Eredu honi jarraituz, 7 plan estrategiko diseinatu eta kudeatu ditugu, eta etengabeko dinamika baten bidez eboluzionatu dugu.

Ikastetxeko proiektu, plan eta araudien garapena kontsulta dezakezu, ikastetxearen estrategiarekin bat datozenak.

Jarraian, nor garen, zer nahi dugun eta etorkizunean nola lortu nahi dugun erakutsiko dizuegu.

Maristak Durango gizarte-ekimeneko hezkuntza-proiektua da, itundua, konfesionala eta Marcelino Champagnatek hasitako hezkuntza-proiektuari jarraitzen diona. Pertsonekin lan egiten dugu, haien garapen pertsonal eta profesionalarekin, inguruko erronka pertsonal eta ekonomikoak aurreratuz eta horiei erantzuna emanez.


2028an hezkuntza-berrikuntzan, pertsonen zaintzan eta gizarte konpromisoan erreferenteak izango gara . “Maristak Barrirako” proiektu zehatza iarako. Lidergo partekatuarekin, aliantzekin eta nazioarteko begiradarekin
Marista estiloan haziko gara. Pertsonen zerbitzura jarriko dugun hezkuntza jasangarria, digitala eta eraldatzailea bultzatuko dugu. Bihotzarekin, konfiantzarekin, hurbiltasunarekin eta bikaintasun partekatuarekin hezten jarraituko dugu.

• Hurbiltasuna eta elkar zaintzea.
Pertsona, erdigunean jartzen dugu, gure hezkuntza komunitatearen benetako bizitzan errespetuz, enpatiaz eta presentziaz lagunduz eta lagundua izanez.
• Talde-lana eta komunitatea
Talentua, erantzukizuna eta konpromisoa partekatuz elkarrekin hazten gara. Lankidetzatik ikasteko eta eraldatzeko sarean lan egiten dugu.
• Konfiantza eta koherentzia
Zintzotasunez, exijentziaz eta pertsona bakoitzaren potentzialarekiko fedez jokatzen dugu, ongizatea eta bikaintasuna bultzatzen dituen konfiantzazko ingurunea landuz.
• Zentzuzko berrikuntza
Guztion ongizatearen eta pertsonen zerbitzura jarritako sormenaren, bikaintasunaren, etengabeko hobekuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egiten dugu.
• Konpromiso soziala eta jasangarritasuna
Gizarte justuagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu, Humanismo Kristauaren eta Misio Maristaren balioetatik abiatuta.

Konpromiso soziala

Durangon bizi gara eta gure hormetatik haratago, gure inguru hurbil eta urrunean dagoen errealitatearen partaide gara. Horregatik, kontzientzia sortzea funtsezkoa dela pentsatzen dugu, ingurukoen beharrei erantzunez hazi ahal izateko.

Ikaskuntza eta zerbitzua

Ikaskuntza sustatzen dugu, gizartea eraldatzeko eta gure gizartea leku hobea izateko lankidetzako erronken bidez.

Boluntariotza

Ikasleen parte-hartzea bultzatzen eta sustatzen dugu boluntariotzaren esparruan, SED GKE maristaren eta gure inguruko beste erakunde batzuen bidez, haiekin lankidetzan.

Ingurumen iraunkortasuna

Bizi garen ingurunea zaintzen dugu, gure ikasleak sentsibilizatuz eta gure jardueraren eragina minimizatuz.
Jasangarritasun txostena
Ikastetxeko hondakinen kudeaketa

Kanpaina Solidarioak

Ikasturtean zehar ekintza solidarioak jartzen ditugu martxan, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartze aktiboa bilatzen dutenak, giza

Pastoraltza

Maristak Durango-Pastoraltzak fedea, eguneroko bizitza eta inguruko gazteen kezkak oinarri hartuta begiratzen deutso errealitateari.

Gure ikasleei heltze pertsonaleko prozesuan laguntzen diegu. Beren buruaz eta besteekin, munduarekin eta Jainkoarekin duten harremanaz bizi, sentitu eta pentsatzen dutenaren aurrean ispilu egiten dugu.

Ikasturtean zehar, bizitakoaren inguruan hausnartzeko eta gure barruarekin konektatzeko uneak eskaintzen ditugu. Eta hori egiten dugu konbentzituta gure bizitzaren eraikuntza hortik elikatzen dela.

Adingabekoaren babesa

Adin txikikoak zaintzen ditugu, eta horregatik dago talde lokal bat bere eskubideak zaintzen eta ingurune seguruak bermatzen dituena. Probintziako babes-talde batek babesten du taldea, eta adingabeak zaintzen ditu tratu txarren edo abusuen aurrean.

Maristak Durango GURASO ELKARTEA

Seme-alaben hezkuntza-proiektuan parte hartzen duten gurasoen elkartea da. Bere laguntza eta gogo esker, gure ikasleek ikastetxean jarduera osagarrien eskaintza bat gozatu ahal izango dute, beren prestakuntza hobetzeaz gain, beren garapen pertsonalean laguntzen dutenak.

Gure taldea

Talentua erakarri eta sortzen duen taldea osatzen dugu.

Gure instalazioak

Maristak Durangok elkarte eta/edo erakundeek erabil ditzaten behar bezala hornitutako instalazioak ditu: prestakuntza eskaintzeko, produktuen aurkezpenak egiteko, bilerak, bideokonferentziak eta bestelako ekitaldiak egiteko

Eskuragarritasuna, ordutegiak eta bestelako informazioa kontsultatzeko interesa baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 94 681 00 58 zenbakian edo, bestela, mezu elektroniko bat bidali administrazioa@maristak.com helbidera.

Gazteentzako aterpetxea
Toki Alai

Toki Alai Maristek prestatutako aterpetxea da, naturarekin kontaktuan dagoen giro osasuntsu batean giza eta kristau hazkundea bilatzen duten gazte taldeei laguntzeko zerbitzua eskaintzeko.