Gure Batxilergoak ez du eredu tradizionala jarraitzen. Enpresekin harreman estuak mantentzen ditugu eta lehen eskutik dakigu zer eskatzen dieten ikasleei unibertsitateko zein goi-mailako ikasketak amaitzean. Horregatik, gure hezkuntza-programan, prestakuntza-edukiak lantzeaz gain, beste gaitasun batzuk ere sustatzen ditugu, hala nola talde-lana, jarrera eta autonomia.
Gure ikasleek hasiera-hasieratik ikaskuntza kooperatiboa bezalako metodologiekin eta Flipped Classroom eredu pedagogikoarekin lan egiten dute. Horrela, ikasleek gero unibertsitateek eta enpresek eskatzen dituzten gaitasunak garatzen dituzte.
Maristak Durangoko ikasle bezela, IKT konpetentziak garatuko dituzu Moodle eta Classroom plataforman sortutako material digitalekin,hala nola liburu digital eta bideo azalpenekin eta etapako lanak egiteko beharrezkoak diren Web aplikazio guztiekin. Era berean, edozein batxilergo ikasten duzun bitartean, 5 Office 365 lizentzia jasoko dituzu.
Gainera, Alemaniako ikastetxe batekin truke batean eta Live Sessionsen parte hartzeko aukera izango duzu. Horrela, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu, familia batekin, beste ikastetxe batean eta bestelako gizarte- eta hezkuntza-ingurune batean, eta, nola ez, ingelesa praktikatuz. Maristak Durangon batxilergoa egiten baduzu, zure prestakuntzarako bide desberdinak (LH eta Unibertsitatea) aukeratzeko prozesuan sartuko zara. Zu zeuk aukeratuko duzu zeure bidea.