Reto internacional Cyber-In en Dinamarca

Cyber-In erronka Danimarkan: azken fasean murgilduta

Maristak Durangoko ordezkaritza bat Roskilden (Danimarka) izan da Cyber-In proiektu europarraren azken bileran parte hartzen. Bilera honen helburua izan da proiektuaren azken fasea antolatzea eta martxan jartzea.

Cyber-In proiektuaren baitan, zibersegurtasun erronka bat antolatzen ari gara, Dinamarka, Herbehereak eta Maristak Durango-ko ikasleek parte hartuko dutena.

Erronka honetan, informatika eta robotika arloetako ikasleek talde internazional eta diziplina anitzetan lan egingo dute, ezagutza partekatuz eta IT (Informazio Teknologiak) eta OT (Eragiketa Teknologiak) munduak hurbilduz.

Helburu nagusia da etorkizuneko talentuak gure inguruko industria-enpresek egunero bizi dituzten erronkei erantzun diezazkien, prestakuntza teknikoa eta lankidetza europarra uztartuz.

Cyber-In proiektuak, beraz, nazioarteko lankidetza, berrikuntza eta prestakuntza praktikoa sustatzen ditu, eta bere emaitzak Maristak Durangoko irakaskuntza eta proiektuetan zuzenean islatzen dira.

HETELen eskutik joan gara eta Roskilde Tekniske Skole (Danimarka) eta Da Vinci College (Herbehereak)-ekin parte hartu dugu.

Partekatu:

Lotutako artikuluak