Urtarrilaren 8an, abenduaren 19tik 21era ikastetxean egindako kilo operazioan jasotako produktuak banatu ditugu Jaed elkartean. Fernanda M. , Ariane S. eta Anabel E. laguntzarekin, guztia deskargatu dugu Durangoko alde zaharreko lokalean.
Han azaldu digute zein den prozesu osoa, higiene eta elikadura produktuak iristen direnetik Durangoko familia behartsuenen artean banatzen dituzten arte. Produktuak zenbatzea, pisatzea, sailkatzea, ordenatzea eta paketeak egitea, familiako kide kopuruaren arabera.
Horretaz aparte, produktu horien guztien jatorria zein den azaldu digute: batzuk hilero jasotzen dituzte elikagaien bankutik, beste batzuk enpresek ematen dituzte, beste batzuk Maristak bezalako kanpainetan lortzen dira, eta beste batzuk ekarpen partikularren bidez.