CiberseguridadEnItalia

INTERNATIONAL CYBERCHALLENGE

Zibersegurtasuneko espezialitateko taldeak online aritu dira lanean azken hilabeteetan, kontzientziazio zibernetikoari buruzko nazioarteko erronka batean. Horretarako, phishing kanpaina bat egin behar izan dute Milango ITS Angelo Rizzoliko ikasle-taldeekin elkarlanean. Talde bakoitzak ordezkari bat izan du, eta Milanera joan da erronkaren azken txanpara. Bertan, bi zentroetan egin dituzten kanpainen emaitzak bateratu eta aztertu dituzte. Azken aurkezpen batekin amaitu da erronka Italian. Bisitan, ikasleek zibersegurtasuneko enpresa batzuk bisitatzeko aukera ere izan dute.
Zalantzarik gabe, esperientzia ikaragarria eta errepikatzeko erronka.
Eskerrik asko ITS Angelo Rizzoliko irakasleei (https://www.itsrizzoli.it), proiektuan parte hartu dutenei eta HETELi, aukera hau eskaintzeagatik eta hau guztia errealitate bat izan delako.

Partekatu:

Lotutako artikuluak

Batxilergoa + Informatikako Goi Zikloa + Zibersegurtasun Espezializazioko ikasle ohia

DURANGALDEKO ETEentzako ZIBERSEGURTASUNA