Maristak Durango Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lanbide Heziketarako hurrengo urteetako estrategia, FP Euskadi 2030, berriaren arkezpenean egon da.
FP Euskadi 2030 Estrategia bost ardatz nagusitan egituratzen da, eta horiek izango dira datozen urteetan Lanbide Heziketaren garapena gidatuko dutenak:
- Talentuaren garapena
- Berrikuntza eta ekintzailetza
- Jasangarritasuna
- Eraldaketa digitala
- Nazioartekotzea
Ekitaldian, azken hamarkadan Euskadiko Lanbide Heziketak izan duen hazkundea ere nabarmendu zen. Matrikulazioa %33 handitu da, eta gaur egun 51.600 ikasle baino gehiago ari dira LHn, gizartearen eta lan-merkatuaren benetako beharrei erantzuten dien eredua dela medio.
Arrakasta hori, gainera, enpresa-sarearekin egindako lankidetzan oinarritzen da; 20.000 enpresa baino gehiago daude LHren garapenean inplikatuta.
Maristak Durangoren presentziak erakusten du kalitatezko, berritzailea eta etorkizuneko erronkei lotuta dagoen Lanbide Heziketa garatzeko duen konpromisoa.