Goi-mailako CF bikoitza
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako graduak aukera ematen dizu enpresa batek barrutik nola funtzionatzen duen ulertzeko. Egoera ekonomikoa eta finantzarioa aztertzen, datuak interpretatzen, aurrekontuak egiten, diruzaintza kudeatzen, kontabilitatea eramaten, enpresaren fiskalitatea ezagutzen eta emaitzak ebaluatzen ikasiko duzu, erabakiak hartzen laguntzeko.
Erakundearen ikuspegi globala ere eskuratuko duzu: merkataritza, lan, finantza eta administrazio arloak nola erlazionatzen diren ulertuko duzu, baita arlo bakoitzaren erabakiek enpresa osoari nola eragiten dioten ere.
Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako zikloan, lana antolatzeko eta planifikatzeko, informazioa eta komunikazioa kudeatzeko, bilerak eta ekitaldiak prestatzeko, protokoloa aplikatzeko, irudi korporatiboa zaintzeko eta zuzendaritzari nahiz enpresako taldeei euskarria emateko gaitasunak garatuko dituzu.
Ibilbide honek zure prestakuntza eta aukera profesionalak zabaltzeko aukera ematen dizu: hiru urtetan bi Goi Maila lor ditzakezu, Administrazio eta Finantzena eta Zuzendaritzari Laguntzarena. Horrela, zure profila indartuko duzu kudeaketan, antolaketan eta enpresa-zuzendaritzari zuzeneko laguntza ematean, ekitaldiak antolatzeko, agendak koordinatzeko eta komunikazio korporatiborako funtsezko trebetasunak bereganatuz.
2000 ordu +1000 ordu
A – B
Administrazio eta finantzetako goi-mailako teknikaria + zuzendaritzari laguntzea
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako graduak (AF) eta Zuzendaritzari laguntzako goi-mailako graduak (ADI) 1. mailako moduluak partekatzen dituzte.
Pertsona batek Administrazio eta Finantzetako 1. eta 2. mailak ikas ditzake, eta, ondoren, beste urtebetez ikasiz gero, Zuzendaritzari laguntza-gradua atera dezake. Horrela, pertsona horrek goi-mailako 2 titulu izango lituzke 3 urtean. (Ziklo bikoitza hiru ikasturtetan).
Ikastetxeak Administrazio eta Finantzetako eta Zuzendaritzari Laguntzeko bigarren ikastaroa DUAL formatuan egiteko aukera bultzatzen du.

Goi Mailako Administrazio eta Finantzetako edukiei dagokienez, Maristak Durangok bi ikastaro eta prestakuntza dual bat eskaintzen dizkizu. Ikastaro horietako bakoitzak zazpi irakasgai ditu, eta horien artean ingelesa, amaierako proiektua eta lantokiko prestakuntza gisako praktikak daude.
Moduluak
Metodologia bizkorren eta dinamika aktibo-kolaboratiboen bidez, ikaslea bere ikaskuntza osoaren protagonista bihurtzen da. Administrazio eta Finantzetako Goi Maila osoa ikasleak taldean lan egitera bideratuta dago, planteatzen zaizkien erronkak modu praktikoan konponduz.
Goi-mailako heziketa-ziklo honetan sartu ahal izateko, honako titulu hauetakoren bat izan beharko duzu:
Zure lan-etorkizunari dagokionez, jakin behar duzu Administrazio eta Finantzetako ikasleentzako irteera profesional ohikoenak hauek direla:
Zuzendaritzari laguntza ematea
Goi-mailako ziklo hau lortzeak aukera ematen dizu etorkizunean, besteak beste, gradu, heziketa-ziklo eta espezializazio hauetara sartzeko:
Graduak
Zikloak/Espezializazioak
Maristak Durangon eskaintzen den ziklo honek bere ezagutzak zabaltzeaz gain, ikasleak bere ikasketa prosezu osan lagunduko dituen irakasle talde profesional batekin kontatzen du.
Maristak Durangok bereizten gaituen zerbait badago, gure ekimen ezberdinak eta elkarlanean dihardugun enpresa sare garrantzitsua dira. Biek balio gehigarria ematen diote prestakuntzari, arlo akademikotik harago.
Microsoftekin daukagun elkarlan akordioaren bitartez, ikaslegoak Office 365 ekosistemaren zertifikazioak lortzeko aukera edukiko du, CV-a aberastuz eta lan mundura sarbidea erraztuz.
Ekintzailetza-programetan parte hartzen dugu, eta, horretarako, kanpoko agentziekin elkarlanean aritzen gara, hala nola DEMA eta ECOSFRON agentziekin, prozesu osoan zehar proiektuak mentorizatzen dituztenak.
Bestalde, gure enpresa laguntzaileen sare zabalaren artean, honako marka hauek daude: MB Tooling, MAIER, Aludium, Pierburg, Margube aholkularitza, CELESA, Dogher, Merkataritza, hodietako lanak, Sagastizabal aholkularitza, doitasun-mekanizazioak Goiuria, IMS INT altzairugileak, Aliac prototype, Inout aholkularitza, Incor-ren higiezinen enpresa ofiziala, Linurber 2012… Hoiei esker, kalitatezko praktikak, prestakuntza duala, joeren ikuspegi eguneratua eta lan-merkaturako sarbide zuzena eskeintzen dugu.
Arduraduna: MARISTAK EUSKADI FUNDAZIOA
Llegimitazioa: Interesdunaren adostasuna
Eskubideak eta non balia ditzakeen: MARISTAK DURANGOren helbide fiskalean (Juan Antonio Abasolo kalea 6, Durango – Bizkaia, info@maristak.com) sartu, zuzendu, ezeztatu eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu.
Informazio gehigarria: Pribatutasun-politikan, informazio osagarria aurkituko duzu zure informazio pertsonalaren bilketari eta erabilerari buruz, sarbideari, zuzenketari, ezabapenari, segurtasunari eta beste gai batzuei buruzko informazioa barne.