Sistema Electrotekniko eta Automatizatuak

Goi Mailako Zikloa

Sistema elektriko, elektroniko, domotiko eta automatizatuetan ikertzea gustuko baduzu, Maristak Durangoko Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako zikloak etorkizun profesional berri baten ateak irekiko dizkizu.

Iraupena

2000 ordu

Hizkuntza eredua

D

Ibilbideak

Elektrizitatea eta Elektronika

Titulazio ofiziala

Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi-mailako Teknikaria

Prestakuntza osatzen duten bi ikastaroetan honako eduki hauek aurkituko dituzu:

Moduluak

1. Maila
Orduak

Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak.
165

Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.
198

Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa.
66

Sistema eta zirkuitu elektrikoak.
165

Instalazio elektrikoen konfigurazioa.
198

Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa.
99

Lanerako prestakuntza eta orientabidea
99

Lantokiko prestakuntza – Praktikak
128

Formakuntza DUALa

2. Maila
Orduak

Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak.
180

Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena.
160

Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa.
160

Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua
50

Ingeles Teknikoa
40

Enpresa eta ekimen sortzailea
60

Lantokiko prestakuntza – Praktikak
128

Formakuntza DUALa

Prestakuntzari ikuspegi batez ere praktikoa eman nahi diogu. Horregatik, hainbat erronka planteatzen dira eta, horiek konpontzeko, hainbat tailer eskaintzen ditugu. Maristak Durangon uste dugu metodologia aktibo eta kolaboratibo horri esker ikasleak prestakuntza-prozesu osoan parte har dezakeela.

Automatizazio eta Robotikako Goi-mailako heziketa-ziklo honetan sartu ahal izateko, honako titulu hauetakoren bat izan beharko duzu:

  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitateko titulua.
  • Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako teknikariaren titulua edo teknikari espezialistaren titulua.
  • BBB titulua.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila.
  • UBI edo PREU.
  • Goi-mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proba..
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.

Hauek dira Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Gradua amaitzen duzunean aukeratu ditzakezun lan-irteera ohikoenak:

  • Proiektu elektroteknikoetako teknikaria
  • Proiektugile elektroteknikoa
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
  • Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko
    teknikaria
  • Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua
  • Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako koordinatzaile teknikoa
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren langileburua
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren arduraduna.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako instalatzaileen
    taldeko burua
  • Banaketa-instalazio elektrikoen eta kanpo-argiteriaren mantentze-lanen kudeatzailea

Bestalde, goi-mailako ziklo hori ikasteak aukera ematen dizu aurrerago ikasteko, besteak beste, honako gradu, heziketa-ziklo eta espezializazio hauek:

Graduak

  • Ingeniaritza automatizazioan eta robotikan
  • Ingeniaritza elektronikoa
  • Industriako Ingeniaritza elektrikoa

Zikloak/Espezializazioak

  • Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • Sareko informatika-sistemen administrazioa
  • Fabrikazio mekanikoko diseinua
  • Mekatronika industriala

Maristak Durangon eskaintzen den ziklo honek bere ezagutzak zabaltzeaz gain, ikasleak bere ikasketa prosezu osan lagunduko dituen irakasle talde profesional batekin kontatzen du.

JonBatiz

Jon Batiz Gorospe

Irakaslea
JonOtaduy

Jon Otaduy Aldekoa

2. GMHZ tutorea. Administrazioa eta Finantzak.

Jaime Feo Fernandez

Irakaslea
ETHAZI koordinatzailea
Beñat

Beñat Goikoetxea Mallea

Irakaslea

Maristetan hainbat arlotan bereizten gara. Alde batetik, lantzen diren hainbat ekintzetan parte hartzen dugu, gure ikasleek lan egin dezaketetan. Adibide on bat Orore-Kenyan, plaka fotoboltaikoen diseinu eta instalakuntzan eduki dugun parte hartzea da. Hala ere, gehiago dago.

Gainera, hainbat enpresekin kolaboratzen dugu, beraien lan panoramaren ikuspegi erreala hartuta, formakuntzari balio erantsia emanez. Sistema elektroteknikoen eta automatizatuen goi-mailako prestakuntza-zikloan, Bruss, Ormazábal edo Electricidad Eguzki erakundeetan egin ahal izango dituzu praktikak.

Ez dakizu oso ondo zer ikasi?

Erantzun gabeko galderak badituzu, Maristak Orientazio Taldeak lagun diezazuke.

Gure hezkuntza-eskaintzari buruz zalantzarik al duzu?

Arduraduna: MARISTAK DURANGO

Llegimitazioa: Interesdunaren adostasuna

Eskubideak eta non balia ditzakeen: MARISTAK DURANGOren helbide fiskalean (Juan Antonio Abasolo kalea 6, Durango – Bizkaia, info@matistak.com) sartu, zuzendu, ezeztatu eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu.

Informazio gehigarria: Pribatutasun-politikan, informazio osagarria aurkituko duzu zure informazio pertsonalaren bilketari eta erabilerari buruz, sarbideari, zuzenketari, ezabapenari, segurtasunari eta beste gai batzuei buruzko informazioa barne.