Informazioaren Teknologien Inguruneetan
Zibersegurtasuneko Espezializazio-Ikastaroa

Ezagutu nola bihurtu zibersegurtasuneko espezialista Hainbeste irteera dituen lanbide honetarako prestatu nahi baduzu, Lanbide Heziketako ikastaro honek zure etorkizunaren ateak irekiko dizkizu.

Iraupena

990h

Hizkuntza eredua

B

Ibilbideak

Informatika eta komunikazioak

Titulazio ofiziala

Informazioaren Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuneko Espezializazio-Ikastaroa
Ikastaroa ikastetxean emango da, prestakuntza teoriko-praktiko baten bidez, eta ikasturte bateko iraupena izango du. Edukiak lanbide-modulu hauetan biltzen dira:

Moduluak

1. Maila
Orduak
Zibersegurtasuneko gorabeherak
73.5
Sareak eta sistemak gotortzea
168
Hacking etikoa
105
Zibersegurtasun buruzko araudia
42
Funtsezko oinarriak
52.5
Ekoizpen seguruan jartzea
105
Auzitegi-analisi informatikoa
84
Formakuntza DUAL
270

Zuri egokitzen zaizun metodologia baten bidez espezializatuko zara, eta ikasturtean zehar aurkeztuko zaizkizuen erronken ebazpen praktikorako taldean lan egiten ikasiko duzu. ETHAZI metodologia. Zibersegurtasuneko prestakuntzaren metodo aktibo-kolaboratiboak zure ikaskuntzaren protagonista izateko aukera emango dizu.

Informazioaren Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuneko Espezializazio ikastaroan parte hartzeko, honako titulu hauetakoren bat izan beharko duzu:

  • GMHZ LOE tituluak:
    • Sareko Informatika-sistemen Administrazioko Goi-mailako Teknikaria
    • Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria
    • Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria
    • Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria
    • Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria

Hauek dira prestakuntza honetako ikasleentzako irteera profesional ohikoenak:

  • Zibersegurtasuneko aditua
  • Zibersegurtasuneko auditorea
  • Zibersegurtasuneko aholkularia
  • Hacker etikoa

Maristak Durangon emandako ikastaroak aukera ematen dizu, besteak beste, gradu, prestakuntza-ziklo eta espezializazio hauetara sartzeko:

Graduak

  • Informatika Ingeniaritza
  • Zibersegurtasunaren Ingeniaritza
  • Software-ingeniaritza

Zikloak/Espezializazioak

  • Robotika eta Automatizazio Industriala
  • Adimen Artifizialean eta Big Datan espezializatzeko ikastaroa
  • Bideojokoen garapenean eta errealitate birtualean espezializatzeko ikastaroa

Lanbide-heziketak irauten duen bitartean, bertako irakasleengan ikasi eta lagundu ahal izango duzu:

Edu Martinez Martinez

2ASIR Dual tutorea

Iratxe Lejarreta Errazti

Ziber Dual tutorea
Berrikuntza

Ricardo Ferrería Figueroa

Irakaslea
Eraldaketa Digitala

Prestakuntzari balio erantsia ematen dioten ekimen ezberdinek eta enpresa laguntzaileen sare zabalak dira batipat maristak ikastetxeko adierazleak. CISCO Networking Academy: CCNA (Routing & Switching) bezalako ziurtagiriak lortzeko aukera eskaintzen dizugu, baita Palo Alto Networks Cybersecurity Academyko bazkidearen ziurtagiri ofizialarekin ere.

Ikasturtean zehar hainbat irteera eta jarduera eginten ditugo ikasleen esperientzia aberasteko. Adibidez, Zibersegurtasunean Aditu izateko formakuntzako ikasleek Basque Cybersecurity Day bizi ahal izango dute, Tecnaliako Zibersegurtasun Laborategi Industriala ezagutu, Assured Clarity Pentesting Auditorien Katedraz gozatu, Basque CyberSecurity Centre bisitatu, Hackathon ‑ en parte hartu eta TKNIKA-ko Ciber Rangean lehiatu.

Gainera, Assured Clarity, Bullhost, ITS Security, Tecnalia eta Encriptia bezalako enpresa kolaboratzaileen sare zabalak aukera ematen digu ikasleei kalitatezko praktikak, prestakuntza duala, joeren ikuspegi eguneratua eta lan-merkaturako sarbide zuzena eskaintzeko.

Ez dakizu oso ondo zer ikasi?

Erantzunik gabeko galderak badituzu, Maristak Orientazio Taldeak lagun zaitzake.

Gure hezkuntza-eskaintzari buruz zalantzarik al duzu?

Arduraduna: MARISTAK EUSKADI FUNDAZIOA

Llegimitazioa: Interesdunaren adostasuna

Eskubideak eta non balia ditzakeen: MARISTAK DURANGOren helbide fiskalean (Juan Antonio Abasolo kalea 6, Durango – Bizkaia, info@maristak.com) sartu, zuzendu, ezeztatu eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu.

Informazio gehigarria: Pribatutasun-politikan, informazio osagarria aurkituko duzu zure informazio pertsonalaren bilketari eta erabilerari buruz, sarbideari, zuzenketari, ezabapenari, segurtasunari eta beste gai batzuei buruzko informazioa barne.