Maristak Euskadi Fundazioa

Maristak Euskadi Fundazioa

Maristak, aukeratzen duzun familia


Euskadiko hiru ikastetxe maristek Maristak Euskadi Fundazioaren bideo instituzional berria grabatu dute. “Maristak, aukeratzen duzun familia” leloaren pean, ikus-entzunezko pieza honek Fundazioa aurkezten du, gure erakundearen nortasun-zutabeetako bat transmitituz: familia-zentzua.

Bideoak minutu bateko iraupena du, eta ikasle maristen hezkuntza-ibilbidea modu hunkigarri eta hurbilean azaltzen du. Nabarmentzekoa da gure ikastetxea balioak, misioa eta hezkuntza-ikuspegia partekatzen dituzten ikastetxeen sare baten parte dela.

Prozesuan parte hartu duten pertsona guztien laguntza eskertzen dugu: irakasleak, zuzendaritza, familiak, ikasleak.

#MaristakEuskadiFundazioa, #AukeratzenDuzunFamilia osatzen duten Bilbo, Durango eta Zallako hiru ikastetxe hauek ezagutzera gonbidatzen zaitugu HEMEN klik eginez

Partekatu:

Lotutako artikuluak